XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ibanen begi harrituen aurrean hatz bat astindu zuen.

- Nork ausartu behar du horrelako gauza bat egitera? Isilune bat egon zen. Ibanek ez zuen esan nahi.

Azkenean, isilka eta geldiro esan zuen: - Lordi. Lor... - Bai, bai! Lordi! Bere lehengo harira itzuli da lotsagabe hori! Baina laster atzemango dugu! Bai, horixe! Eta badakizu zergatik? Ba erlojua berehala saldu nahiko duelako.

Eta ez diogu hori egiten utzi behar.

- Lope! Zoaz azkar poliziarengana.

Lopek aurpegi beltzez begiratu zion.

- Poliziarengana? Horiekin ez dut ezer ikusi nahi! Lapurra izateaz salatu ninduten eta oraindik ez dira gauza izan erruduna aurkitzeko.

- Nik neuk erakutsiko diet nor den Lope eta hankaz eta eskuz loturik eta ubelduraz beterik eramango diet Lordi.

Iban ez zegoen Lope bezain haserre.

- Baina, Lope, erlojua non dagoen ere ez dakizu eta Lordik zer egin behar duen ere ez.

- Gainera, ez dakizu ziur Lordi errudun den eta... - Isil zaitez, ofiziale! Zalantzarik gabe, guzti hau Lordiren lana da.

- Tira! Torlojutxu ikustera joan behar dugu.

- Gogoratzen al zara nor den? Iban ozta-ozta oroitzen zen.

Gizon hark erloju zaharrak konpontzen zituen eta oso jantzia* jantzia: jakintsua zen lan horretan.